Eusko Jaurlaritzak bultzatutako
Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzaren
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Foru Aldundiekin
eta beste zenbait erakunderekin lankidetzan, "Enpresa
Digitala" izeneko ekimen berri bat jartzen du martxan.
Bere helburu nagusiak dira informazio eta komunikazio teknologia
berrien bitartez enpresa lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea,
eta, denbora berean, negozio berriak Sarean sortzen laguntzea
ekonomia berriko profesionalak gaituz eta lagunduz, beti ere
hazkunde ekonomikoaren ezaugarri bereizgarri bezala.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Enpresa Digitala enpresei eta profesionalei
zuzenduta dago bereziki, batez ere euren negozioetan informazio
eta komunikazio teknologia berriak aplikatu nahi dituzten
enpresa txiki eta ertainei, eta baita ere Interneten erabilera
intentsiboan oinarritutako edozein negozio berrirako ideia
garatu nahi duten ekonomia berriko promotore edo ekintzaile
guztiei.
|