BA AL DA ANTZERAKO BESTE EKIMENIK?
Bai, bada. Orain arte Herri
Administrazioek hainbat ekimen bultzatu dituzte honelako
helburuekin. Baina arrakasta lortzeko ezinbestekoa da herri
estrategia integratzaile bat osatzea, esparru publiko eta
pribatuen arteko lankidetza estuan eta etengabeko ekintza-gogoeta
prozesuan oinarritua, eta indar berezia egitea gorago esandako
bi helburuetan: lehiakortasuna eta negozio berriak.
Enpresa Digitalaren filosofia instituzioen arteko lankidetzarena
da, Herrialde mailako estrategiaren adibide integratzaile
bezala. Filosofia horrek du bultzatzen "Enpresa Digitala"ren
ekimen guztia, eta bere babespean ikusiko dugu denborarekin
ekintza berriak sortzen instituzio eta erakunde hala publiko
nola pribatuen arteko lankidetzaren ondorioz.
|