NOLAKO AZPIEGITURA
DAUKA?
Industriaren Sustapen eta
Eraldaketarako Baltzuak (SPRI S.A.) koordinaturik, eta Foru
Aldundiekin eta beste zenbait erakunderekin -Enpresa eta
Berrikuntza zentroekin esaterako-, eta Euskal Herriko
Teknologi Parkeekin lankidetzan arituz, ekimen honek
Enpresa Digitala motako hiru laguntza
zentrorekin arituko da beste hainbeste teknologi
elkartegitan, hain zuzen ere elkartegiok direlako, dituzten
ezaugarriengatik, kokaleku egokienak horretarako.
Enpresa Digitala zentro bakoitzak
eskaera enpresarialei aurre egiteko beharrezko diren giza
eta tekniko baliabideak eskaintzen ditu, eta era berean,
enpresen eta euskal administrazioek eskaintzen dizkien laguntza
programen arteko lotura giza arituz. 1600 m2
baino gehiagotan ikasgelak, liburutegiak,
ekintzaile gelak, hitzaldi eta batzar guneak dira antolatu
diren espazioetako batzu.
|