EUSKADI INFORMAZIO GIZARTEAN 
 
 BILATZAILEA
 INFORMAZIO ARLOA
Enpresa Digitala
Araba E.D.
Bizkaia E.D.
Miramon E.D.
Non Gaude
Mezu Instituzionala
 ZERBITZUAK
Prestakuntza ta Gertakariak
Prestakuntza mikoenpresak
Bideoteka
Albisteak
Liburutegia
Lotura interesgarriak
IKT Katalogoa
WebLog Software Libre
 PROIEKTUENTZAT LAGUNTZAK
Hobeki digitala
KZ-Mikroenpresak
KZ-Lankidetza
KZ - WiFi
Ekintzaile berriak
Diru Laguntzak
Ekintzaileen Eskuliburua
Arrisku kapitala
 ARGITALPENAK
Gidaliburu Teknologikoak
Ezagutza fitxak
Arrakasta kasuak
Joerak
Elkarrizketak
Txostenak
Autodiagnostikorako gida
Hileko liburua
Kudeaketa klabeak
  Elkarrizketak
Elkarrizketak
ko tik  ko rarte:  

"Silicon Valley-ko inbertitzaileek ez dute adreiluan inbertitzen, teknologian baizik"
Bilboko informatikari honek bideoa Interneten jarri duen enpresa iraultzaileenetako batean dihardu lanean, Silicon Valley-ko Kyte.tv-n alegia. Konpainia honek aukera ematen die bezeroei telefono mugikor batetik telebista kateak ikusi eta sortzeko, eta horrek, besteak beste, Telefónica, Swisscom, Nokia, NTT Docomo edo Skype-ko sortzaileen arreta erakarri du. San Frantziskon bizi da eta han bizitzeak teknologi panoramari buruzko ikuspegi osotuagoa ematen dio. (Elkarrizketa hau Skype-n bitartez egin zen)
» euskera
2008/05/15
Euskal enpresek nazioartekotze zerbitzu onak behar dituzte, globalki lehiatu nahi badute”
Cristina Saur, Silvia Monreal, Gonzalo Urriza eta Amaya Montoya dira On Global Language Marketing enpresaren sortzaileak. Gasteizko enpresa hau bigarren geratu da Araba Enpresa Digitala sarietan. Laurek ikasi zuten Itzulpengintza eta Interpretazioa eta bost hizkuntza hitz egiten dituzte denen artean.
» euskera
2008/05/01
"Edonori eta edonoiz konektatuta egongo gara beti"
Javier Larrinaga euskalduna Microsoft programa batzuen, eta gehienbat Office-n, alor linguistikoaren arduradun nagusia da. Bost urte daramatza erraldoi informatikoak Redmond-en (AEB) duen egoitzan lanean. Aurretik, e-inicie enpresan lan egin zuen, Gipuzkoako Igarle eta com&media enpresek osatutako software factory-an, eta bere startup-a ere sortu zuen: Videoactiva.
» euskera
2008/04/15
Ingurumenean duten inpaktua gutxitu eta ekoizpena hobetu nahi duten industri enpresei zuzentzen gara”
Javier García Sedano fisikaria da eta aditua industri prozesuei aplikatutako jakintzaren eta adimen artifizialaren ingeniaritzan. Orain gutxi bere enpresa, CPI Technologies, abian jarri du Leia zentro teknologikoaren laguntzaz. Enpresa berriaren xedea da produktu horiek garatzea Euskadin. Proiektu honi esker, Javier García Sedanok Arabako Ekintzaileen V. Lehiaketaren lehen saria irabazi du.
» euskera
2008/03/15
"Fabrikatzaile batzuk uzkur ageri dira internetez saltzeko orduan"
Enpresa Zientzietako ikasketak bukatu zituenetik, 33 urteko gasteiztar hau Interakzio Arloko merkataritza elektronikoko enpresei loturik egon da eta gehienbat AreaPC-n aritu da. 2006an PC City-k xurgatutako AreaPC konpainia utzi eta FitnessBit-en (bere startup-a) sartu zen buru belarri.
» euskera
2008/03/01
Eskuzko sinadura eskatzen duen edozein prozesu pasa daiteke formatu elektronikora”
Edatalia data solutions (letra xehez) Gipuzkoako enpresa bat da, batez ere antolakundeen sinadura eta fakturazio elektronikoak hedatzera dedikatzen dena. Enpresaren sustatzaile nagusia den Pedro Bastarricak hainbat urtetan lan egin du Accenture-n, finantza sektoreko bezeroekin gehienbat.
» euskera
2008/02/15
"Gizartera irekitzeko ordua dugu"
Hogeita bost urte bete berri dira Gaia enpresa elektronikoko elkarte bezala sortu zela 80ko hamarkadako krisi garairik gogorrean. Elkarrizketa honetan haren presidenteak azaltzen digu zein izan den kluster honen ibilbidea —bertan bildutako enpresek aurreko urtean baino %22 gehiago fakturatu dute 2007an— eta zeintzuk diren gizartera irekitzeko abian jarriko dituen hurrengo planak. Beharbada horregatik Santiagok, ZIVren presidentea ere badenak, etengabe darabiltza bere solasean lankidetza eta berrikuntza hitzak.
» euskera
2008/02/01
Berrikuntza pertsonak oinarritzat hartzen dituen prozesu bat da eta antolakundeen eguneroko zereginetan integratu beharra dago”
Hominex modan dagoen berrikuntza kudeatzeko softwarea garatzen duen enpresa bat da. Josu Saseta, informatikoa eta MBA Este Unibertsitatean, da enpresaren sortzaileetako bat. EKD-n berrikuntzako eta jakintzaren kudeaketako aholkulari zela ohartu zen Josu Saseta produktu hauek izan ditzaketen aukerez. Eta, hala, Jon Aristi bere egungo bazkidearengana jo zuen honelako softwarearekin lanean ari zelako Ipar Amerikako multinazional batean.
» euskera
2008/01/15
"Euskadin egiten dugula gure jardueraren %90a"
Datinek Enrique Muguerza ingeniariak 2004ko apirilean sortu zuen enpresa da. Aurretik, Muguerza Getronics enpresaren ipar zonaldeko zuzendari nagusia izan da eta erantzukizuneko hainbat lanpostu izan ditu Syseca, Gedas, Computervision eta HP enpresetan. Datinet-ek Erandion dauka egoitza eta informatikako aholkularitza eta outsourcing-ean aritzen da. Dokumentuen kudeaketaren alorrean, Documentum softwarean adituak diren unitateak ditu, baita Microsoft Sharepoint-aren kudeaketan, informazio geografikoko zerbitzuen (GIS) Esri-n, SAP-en (Sistemak, Aplikazioak eta Produktuak) eta ERP-n adituak direnak ere.
» euskera
2008/01/02
Oso berritzaileak diren garapenen katalogo garrantzitsu bat daukagu zientzia museoetarako”
Donostiako hiru informatikari gaztek enpresa bat abian jarri zuten 2003an, EHUko ikertzaile bezala ikuspen artifizialari buruz jasotako ezagutzei etekina ateratzeko asmoz. Horrela sortu zen Innovae Vision, makina eta pertsonen arteko komunikazioa hobetzen aritzen den konpainia.
» euskera
2007/12/15
Dezente handia da aktiboki parte hartzen duten euskaldunen kopurua
Rafael Herce Wikipediako euskal liburuzain garrantzitsuenetako bat da, hots, Wikipedia egunero eguneratzen duen pertsonetako bat da. 2005eko azaroan, EITBko lankide batek entziklopedia aske honi buru hitz egin zion, eta harrezkero orduak eta orduak ematen ditu testuak eransten, zuzentzen eta tresna honen etorkizunari buruz eztabaidatzen.
» euskera
2007/11/30
Gabinete de Gestión aitzindaria izan da ERP aplikazioekin
Makina-erremintan espezialista den teknikari honek egun batean interneteko abenturan sartzea erabaki zuen eta Hiruartean jarri zuen abian Oiartzunen; azkenean enpresa hau software librean espezializaturik dagoen Webalianza-n sartu zuen. Orain Gabinete de Gestión-etik ebanjelizatu egiten du eta kudeaketa informatikoko sistemak ezartzen ditu enpresetan.
» euskera
2007/11/05
               
BULETINAK
KONTAKTUA
FAQ
BLOGAK
RSS
ELKARRIZKETA
José Leandro Mateos, Kyte.tv-ko Negozio Garapeneko zuzendaria