ko
tik
ko
rarte:
|
|
|
| Blue Ocean Strategy |
Enpresa bat ez da lehian soilik oinarritu behar; badira oraindik aztertu gabe dauden beste bide batzuk, negozio garrantzitsuak ekar ditzaketenak. Pentsatu al duzu inoiz egungo enpresek zenbat indar galtzen duten elkarren arteko lehia bortitz horretan? Egia al da gainezka dauden merkatu-nitxoak daudela? Hala ere, enpresak buru belarri ahalegintzen dira beren produktuak bereizketarako aukera gutxi eskaintzen duten merkatuetan sartzen.
|
|
|
|
|
|
|
| Winning Reputations |
Segurtasunik gabeko mundu azkar eta globalizatu honetan, enpresa batek bere izen ona landu behar du, eta eginkizun hori ez da eginkizun berekoi bat. Alderantziz, ezinbestekoa da zuzendari batek bere negozioa modu egokian kudeatu nahi badu.
|
|
|
|
|
|
|
| Does IT Matter? por Nicholas G. Carr |
Egungo enpresa munduan ezinbestekoa da teknologiak erabiltzea arrakasta izateko, nahiz eta teknologiak bere horretan ez diren enpresa bat besteengandik bereizteko elementuak. Faxa edo telefonoa edukitzea egungo edozein enpresaren azpiegituraren zati bat diren bezalaxe (eta ez enpresa bat besteengandik bereizteko elementuak), ezinbestekoa da azpiegitura horretan teknologia berriak ere ezartzea.
|
|
|
|
|
|
|
| Wikinomics por Don Tapscott y Anthony D. Williams |
Blogosfera-ri konektatuta dauden milaka milioi lagunek aktiboki parte hartzen dute berrikuntzan, aberastasunaren sorreran eta gizartearen garapenean, orain arte pentsaezinak ziren moduak erabiliz. Sarean oinarritzen diren komunitate horietan aritzen diren enpresek ikusten dituzte jada talentuek taldeka lan egiteak eskaintzen dituen benetako onurak.
|
|
|
|
|
|
|
| The Art of Innovation, por Tom Kelley y Jonathan Littman |
Azkenik aurkitu dut lan egiteko aproposa iruditzen zaidan enpresa bat. Hitz horiek esan zizkion Tom Peters-ek IDEO, berritzeko makina, bisitatu ondoren, aurkitu zuen lehen pertsonari. IDEOn lan egitea jolastea bezalakoa zela eta jarduera guztietan sormena nagusitzen zela adierazi zion.
|
|
|
|
|
|
|
| Open Business Models por Henry Chesbrough |
Berrikuntza ezinbestekoa da edozein erakunderentzat. Denok dakigu merkatuak jan egingo gaituela gure enpresetan berrikuntza sustatzen ez badugu. Gainera, inguruak ere berritzeko modu eraginkorragoak erabiltzera bultzatzen gaitu, horiei esker lan egiteko modu berriak sortuko baititugu gure ezagutza propioa eta besteena ere aprobetxatuz.
|
|
|
|
|
|
|
| The New CIO Leader |
Testuinguru honetan, informazio eta teknologia alorreko liderrek beren lankideen, zuzendaritza karguen eta inbertitzaileen babesa izango dute, besteak beste. Zuzendaritza taldean parte hartuko dute eta beren iritzia oso kontuan hartuko da. Horrelako langilea (CIO) izateak, ordea, bere eskakizunak ditu eta adibidez, negozioa, enpresa, teknologia, informazio sareak eta profesionalekiko duen jarrera tradizionala aldatu beharko du.
|
|
|
|
|
|
|
| Rational Exuberance, Michael J. Mandel |
Gaur egun, informazioaren teknologietan egiten diren aurrerapenek bide erdiraino baino ez gaituzte eramaten, eta ez egon behar genukeen tokira; ekonomia garatuek berrikuntzak sortzen jarraitu behar dute egungo tokian iraun nahi badute.
|
|
|
|
|
|
|
| What Customers Want, Anthony W. Ulwick |
Hogei urtez bezeroarengan zentratuta jardun ondoren, enpresek porrot egiten jarraitzen dute gaur egun ere produktu eta zerbitzuak eskaintzeko abiatzen dituzten ekimenen %50-%90ean. Bestalde, arrakasta lortzen duten ekimenak ere oso gutxitan izaten dira egiazki berritzaileak. Ondorioa? Gauzak zerbait hobetu diren arren, bezeroarengan zentratzea ez da nahikoa..
|
|
|
|
|
|
|
| The Ten Faces of Innovation, Tom Kelley |
Berrikuntza. XX eta XXI. mendeetako enpresaren Grial Santua. Ordea, nork daki berrikuntza sustatu, bultzatu eta zabaltzen? Erantzuna ondo hurbil daukagu: guk geuk, munduari beste begi batzuekin begiratuz eta ideiatik ekintzara pasatuz.
Horretarako inspirazioa eta adorea behar dira, ikasteko gaitasuna, gogo bizia, iraupena, lankidetza espiritua, hari solteak lotu eta oihal berri bat sortzeko abilezia, eta abar.
|
|
|
|
|
|
|
| Innovating IT, Lior Arussy |
Informazioaren Teknologiak ez dira berrikuntzara, hazkundera edo etekinetara gonbidatuak izan, eta azpiegitura hartu dute jomuga ia bakarra, bestalde, haien eragina oso epe motzeko kostu murrizketan zentratu da; horregatik, epe luzera beteko duten tokia ziurtatuko duen estrategia baten parte izan behar dute.
|
|
|
|
|
|
|
| The Keystone Advantage, Marco Iansiti y Roy Levien |
Barne gaitasunak lehenesten dituzten estrategiako eredu tradizionalek porrot egiten dute dinamika hau justifikatzean, enpresako gaitasunen eta negozio ereduen bilakaeran oinarritzen delako, enpresaren eta kanpoko ekosistemaren arteko harremanean oinarritu beharrean.
|
|
|
|
|