 |
|
|
Oinarria beheratu
|
|
Gida beheratu
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Enpresa txiki eta ertainak ez
daude informazio eta komunikazio teknologiek sortzen dituzten
aukera eta erronketatik bazter. Hala ere, enpresa bakoitzak,
bere neurri eta jardueraren arabera, konponbide bereziak bilatu
beharko ditu arlo honetan, eta inbertsioak egitean gogoan
izan beharko da zein den enpresa bakoitzaren abiapuntuko errealitatea.
Autodiagnostikoko Gidaren bitartez laguntza
tresna bat eman nahi zaizu hobeto ikus dezazun nola informazio
eta komunikazio teknologiek (IKT) bultza dezaketen enpresaren
lehiakortasuna. Tresna horrek lagundu egingo dizu jakiten
zeintzuk diren zure negozioaren beharrizanetara ondoen egokitzen
zaizkion teknologia-erabilerak eta nola gauzatu ditzakezun
horiek etorkizunean.
Gida honek, beraz, honetan lagunduko dizu:
Informazio eta Komunikazio
teknologien esanahia ulertzen eta zure negozioari ekar diezaioketen
onura ikusten.
Zure enpresan IKTak
zenbateraino erabiltzen diren zehazki jakiten.
IKTen erabilera sakontzeko
aukerak ezagutzen.
Zure negozioarentzat
lehentasunezkoak izan daitezkeen IKTen erabilerak aukeratzen..
Zure enpresa hobetzeko
IKTek eduki dezaketen eragina albait handiena izan dadin zure
enpresak izan behar dituen ezaugarriak (prestakuntza, kultura,
azpiegitura, teknologia, eta abar). hausnartzen.
informazio
gehiago
|