Informazio eta Komunikazio
Teknologiak enpresa edota pertsonen arteko harremana baldintzatzen
duen elementuak dira, eta lehiakideetatik bereizteko aukera
ematen dute, enpresarentzat oinarrizkoak diren negozio prozesuetan
erabiliz (produkzioa, marketing, erosketak, logistika, salmentak
eta komunikazioa).
HOBEKI DIGITALA programak,
Euskadi Informazio Gizartean Planaren barnean kokatuta, Informazio
eta Komunikazio Teknologiak enpresetan ezartzeko planak bultzatu
nahi ditu eta, bide batez, ezarpenerako proiektu zehatzak
babestu, enpresak egindako aholkularitza-gastuen finantzazioan
lagunduz, beti ere ondorengo jarduerak gauzatzeko:
1. Enpresen beharren diagnostikoa
edota Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezartzeko planak
egin:
Negozioa
hobetzeko Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezartzeko
aukerak identifikatzea.
Aukerak
bereiztea, aukera horiek baloratuz eta lehentasuna emanez.
Horiek
ezartzearen ondorioz sortuko diren irabazi ekonomikoak zenbatzea.
Ezarpena
planifikatzea, edukien, kostuen eta gauzatze-epearen arabera.
2. Informazio eta Komunikazio Teknologiak
ezartzeko planak gauzatzea, ondorengo jarduerekin zerikusia
dutenean:
Kudeaketarako
Sistema Integratuak ezartzea.
Marketing
Elektronikoa (e-Marketing).
Erosketak
(e-Procurement).
Merkataritza
Elektronikoa (e-Commerce).
Merkatu
Birtualak (e-Marketplaces).
Enpresaren
Web sitea diseinatu eta ezartzea, beti ere transakzio komertzialak
egiteko aukera sartzen bada.
Enpresaren
Intranet edota Extranet diseinatu eta ezartzea, langile, bezero
eta hornitzaileen arteko komunikazioa optimizatzeko.
Sarearen
Segurtasun Sistemak diseinatu eta ezartzea.
informazio
gehiago
|