Eskaini nahi
diren zerbitzuak, negozio digitaletara bideratutako inkubagailu
batek eskaintzen dituenak eurak dira, hots, prestakuntza ematea
enpresari berriei eta ekonomia digitalak eskaintzen dituen
negozio aukera berriak aprobetxatzeko gai izango den enpresa
sare berri bat garatzeko behar diren laguntza tresnak eskura
jartzea.
Aholkularitza (proiektuaren definizioa, bideragarritasun
plana).
Martxan jartze faseko tutoretza
Prozesu eta teknologiei buruzko prestakuntza espezifikoa.
Enpresari berriak gaituko dira negozio elektronikoaren testuinguruan
enpresa ekimen berriak martxan jarri eta esplotatzeko behar
diren teknologia eta kudeaketa prozesuetan.
Azpiegitura (softwarea eta hardwarea), hosting, ASP eta antzeko
zerbitzuen bitartez.Enpresa ekimen berriek behar duten euskarri
eta laguntza teknologikoa emango da eta gune teknologikoak
eskainiko zaizkie negozio eta zerbitzu berriak garatzeko.
Finantzaketa
Laguntza programa instituzionalak.
Berrikuntza fondoa
(prototipo faserako)
Arrisku kapitala
(espezifikoa era honetako proiektuetarako)
Zerbitzu sare bat sortzea. "Atari ekintzailea"k
laguntza sistemak eskainiko dizkie ekintzaileei, "enpresa
mintegiei" eta Euskal Teknologia sareari, eta bideak
jarriko dira, gainera, erreferentziazko dokumentuak eskuratu
eta erabiltzeko.
|