|
ITak kudeatzea geroz eta zailagoa da, baina zailtasun horrek abantailak eskain diezazkioke enpresari. ITen konplexutasunak arazo ugari sortzen ditu. Enpresek konplexutasun hori kudeatzen ikasten badute, ordea, konplexutasunak berak eraginkorragoa eta errazagoa den ingurune bat sortu dezake bai langileentzat eta bai bezeroentzat ere.
Gartner enpresako analisigileek konplexutasunak eskaintzen dituen aukerak eta erronkak aztertu dituzte Gartner Symposium/ITxpo-n. Sinposio horretan 150 analisigile, ehunka irtenbide-hornitzaile eta ITen milaka arduradun bildu ziren. Bertan, konplexutasuna murrizteko estrategia eta teknologia berrienak aurkeztu ziren.
Enpresek marko bat behar dute konplexutasun positiboa negatiboarekin alderatuz aztertzeko. Zentzu honetan, ezinbestekoa da ikustea aldaketak on edo txar egingo dion konplexutasunaren balioari.
Erakundeek hainbat gai kontuan hartu beharko dituzte eraldaketa hasi aurretik, eraldaketak arazoak sortu baititzake negozioan:
- Proposamenaren edota erantsitako elementuaren konplexutasuna neurtu konplexutasunean duen eragina positiboa den ala ez jakiteko. Horrela ez bada, hobe da proposatutakoa alde batera uztea.
- Aldaketaren bizi-zikloa aztertu, ez bakarrik momentu zehatz bat.
- Kontuan izan konplexutasuna areagotu egin daitekeela etekin objektiboak handitzeko, atributu horien maila finkatutako balioaren azpitik dagoenean.
|