| IKASTAROA: PRODUCTIVIDAD 2.0 TAILERRA, XXI. MENDEKO LANGILEAREN ERREMINTAK |
Denbora galtzen al duzu pasa den mendeko programa eta metodologiekin?
Tailer honetan 20 erreminta onenak ezagutuko dituzu zure lanaren ekoizpena handitzeko. Ikas ezazu informazioa, proiektuak, komunikazioa eta harremanak era eraginkorrean eta berritzailean kudeatzen. |
|
|
|
| GERTAKARIA: INTERNETEN EGUNEAN EGOTEKO JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA |
Galdu egiten zara Interneteko aplikazioen izen eta laburdurekin? Ikusi zer diren eta zergatik duten hainbeste interesa Interneteko 100 hitz garrantzitsuenek, ezinbesteko 50 aplikazioek eta mundua aldatzen dauden 20 izenek.
Jardunaldia batez ere teknologia berriekin lotura duten eta egunera jartzeko denborarik ez duten profesionalentzat da. |
|
|
|
| GERTAKARIA: NOLA SORTU WEB GUNEAK ARRAKASTAREKIN, WEBAREN ERABILGARRITASUNA PRAKTIKAN |
Zergatik web gune batzuek arrakasta duten eta beste batzuek ez? Testu aspergarriak, menu kaotikoak, orri astunak..., galdu egin da beste erabiltzaile bat. Jakin ezazu zergatik erabilgarritasuna webaren arrakastan eragin handiena duen faktorea den.
Ikasi erabilgarritasuna aplikatzen zaila dena erraz bihurtzeko, salmentak handitzeko eta erabiltzaileek goza dezaten lortzeko.
Google, Yahoo eta 37 Signal-ko 50 adibide praktiko eta benetako kasu baino gehiago. |
|
|
|
| GERTAKARIA: KODE IREKIKO APLIKAZIOEN SISTEMAK MONITORIZATZEA. |
| Sarea geldo doa! Funtzionatzen al du Internetek? Zer gertatzen zaio zerbitzariari? Sare korporatiboen administrazioaz arduratzen direnek ia egunero entzuten dituzte horrelako esaldiak (eta beste batzuk ere bai...). Sare eta sistemak monitorizatzeko aplikazioek teknikariei laguntzen diete arazoei aurrea hartzen eta arazo horiek konpontzen, baina oso garestiak eta konplexuak dira. Zorionez badira ere kode irekiko aplikazio batzuk sistemen monitorizaziorako. Azken urte hauetan agertu egin dira mota horretako zenbait aplikazio, eta ez dira aplikazio komertzialak baino gutxiago. Gainera horietako askok errazak izaten dira. Jardunaldi honetan ezagunenak eta erabilienak aztertuko ditugu. Horien gaitasuna eta eskaini dezaketen balio erantsia ikusiko dugu. |
|
|
|
| IKASTAROA: SKYPE TAILERRA ETERENTZAT |
Skype Internet bidezko deien zerbitzu bat da (VoIP). Skyperen bidez zerbitzuaren erabiltzaileek euren artean doan hitz egiteko aukera izango dute eta ohiko telefono-zenbakietara tarifa merkeen bidez deitzeko aukera. Baina Skypek baditu beste funtzio produktibo batzuk ere: artxiboen transferentzia, chat, bideokonferentziak eta zenbait parte-hartzaileri deitzea.
Enpresa txikien telefoniarako osagarri ezin hobea da, erraz ezartzen baita eta arrisku gutxi baititu. Kostuak gutxitzen ditu, batez ere nazioarteko deietan, eta ekoizpena handitzen du.
Tailerrak ondoko helburuak ditu:
- Skype zerbitzua ezagutzea.
- Skype ezartzeko oinarrizko gida erraza ematea. |
|
|
|
| IKASTAROA: KOMUNITATE BIRTUALAK |
| 2.0 webaren oinarrian gizarte Webak eta Sarean eratzen diren erabiltzaile-komunitateak daude, eta abiapuntua interes, lanbide, kultura- eta gizarte-ezaugarri edo bizileku bera duten pertsonak dira. Gizarte-sare hauek gaitasun handia dute marketing biralaren bidez web jakin batera erabiltzaile berriak erakartzeko eta ondoren leial bihurtzeko. Gero eta beharrezkoagoa da komunitate birtual horiek merkataritza elektronikoan, komunikabideetan edo e-administrazioan aplikatzea. |
|
|
|
| GERTAKARIA: GERTAKARIA: SECOND LIFE NEGOZIO-INGURUNE MODUAN |
| Nork ez du ezagutzen bideo-jokoen mundura aplikatutako teknologia birtuala edo zure hurrengo etxebizitzaren simulazioa?, baina 3D mundua urrutirako doa, eta Second Life dugu horren adibide argia. Ia dena lortzeko moduko bizitza birtuala da, eta dirua, negozioak, aisia eta kultura, beste batzuen artean, jolasean sartzen dira. |
|
|
|
| GERTAKARIA: SW LIBREKO NEGOZIO-EREDUA |
Jardunaldiaren xedea:
Software librean oinarritutako negozio-eredu berriak jakitera ematera, eta baita Software Libreak softwareren industria-sektorean agertzerakoan izan duen inpaktua ere. Horretarako euskal enpresan funtzionatzen dauden zenbait kasu arrakastatsu aurkeztuko ditugu. |
|
|
|
| TAILERRA: NAN elektronikoa eta ONA txartela erabiltzea autentifikazio eta sinadura elektronikoko prozesuetan |
| XEDEAK: Windows-eko DA konfiguratzea NAN elektroniko berria edo eta ONA Txartela SMARTACCESS-en "Corporate Logon" soluzioaren instalazio eta konfigurazioaren bitartez identifikatzeko modu gisa erabili ahal izateko (smartcard-logon, Web sarrera, VPN, etab.etan erabiltzeko). |
|
|
|
| GERTAKARIA: TEORIA, PRAKTIKA ETA ERREMINTAK ITIL MUNDUAN |
TI jarduerak osatzen dituzten prozesu guztien kudeaketa egokia, gaur egun, eta inolako zalantzarik gabe, balio erantsi bat baino gehiago da, bizirauteko modu bat da aurkeztutako teknologien eta harremanen garapenak duen zailtasunaren aurrean.
Hori dela eta, ITIL ezinbesteko konponbide bat da, mundu mailan azken hiru hamarkadetako praktika onak biltzen baititu. |
|
|
|
| IKASTAROA: ERAKUNDE-KOMUNIKAZIORAKO BLOGAK - **BETETA** |
Xedeak:
- Profesionalei komunikabide berri honi buruz (Blog) eta inguruan duen komunikazio-ekosistemari buruz (blogosfera) informazioa ematea.
- Aztertzea zer nolako aukera dituzten blogek entitatearen komunikazioetan.
- Profesionalei enpresaren entitate-bloga ezartzeko metodologiari buruz informazioa eskaintzea. |
|
|
|
| GERTAKARIA: e-NAN-ren eta ONA txartelaren erabilera autentifikazio prozesuetan eta sinadura elektronikoan |
e-NAN berriari eta ONA txartelari esker, herritar baten identitatea urrunetik autentifikatu eta egiaztatu daiteke.
Smartcard logon edo autentifikazio aplikazioak behar bezala konfiguratzen badira, aipatutako bi txartelak erabil daitezke erabiltzailearen identitatea egiaztatzeko eta ez da beharrezkoa izango erabiltzailearen izena/pasahitza sistema erabiltzea.
Autentifikazio prozesuan online egiaztatzen da txartelean erabili den ziurtagiria ezeztatuta dagoen ala ez. Horri esker, prozesua behar bezala egiten dela bermatzen da.
PKI-n oinarritzen den beste edozein txartel korporatibo erabili beharrean, aipatutako bi txartelak erabil daitezke metodo alternatibo eta osagarri bezala. |
|
|
|
| IKASTAROA: HACKING TEKNIKAK LAMP EREMUETAN |
| XEDEAK: Sarearen puntu ahulak ebaluatzea, Bidegabe sartzeko Metodoak ezagutzea, Linux, Apache, PHP eta MySQL eremuetan. |
|
|
|
| IKASTAROA: OSGI: PLATAFORMA MODULAR ETA ARIN BAT ZERBITZUETAN OINARRITUTAKO APLIKAZIOAK SORTZEKO |
| OSGi azkenaldi honetan banatutako software guztien artean inpaktu handia sortu duen teknologia bat da. Hori dela eta, Java EE Spring enpresa-aplikazioetako open source proiektu erabilienek (adibidez Eclipse edo framework izenekoa) teknologia hau hartu dute euren produktuen oinarritzat. Arrazoia ondokoa da batez ere: OSGi-k oso azpiegitura eraginkorra definitzen duela zerbitzuetan oinarritutako aplikazioak sortzeko (SOA) Java makina birtual baten barruan (JVM). Plataforma horren eginbehar nagusia edozein gailu konputazionalean aplikazioen bizitza-zikloak sortzeko, mantentzeko, zabaltzeko eta kudeatzeko orduan konplexutasuna gutxitzea da. |
|
|
|
| IKASTAROA: PROIEKTU BAT HASIERATIK AMAIERA ARTE GAUZATZEA OFICCE INFORMATIKA-ERREMINTAK SOILIK ERABILIZ |
Xedeak:
- Ofimatikarekin bakarrik zer proiektu egin dezakegun ezagutzea eta abian jartzea: kalkulu-orria, posta elektronikoa, testuak prozesatzekoa, fitxategiak eta karpetak, etab.
- Proiektua planifikatzeko eta gauzatzeko, ordenagailua eta ordenagailurik gabeko talde-lana batera erabiltzea. |
|
|
|
| IKASTAROA: ADIMEN-MAPAK |
| Adimen-mapa zenbait ideia, lan edo ideia edo oinarrizko hitz gako baten inguruan antolatutako lan edo elementuak ordezkatzeko erabiltzen dugun diagrama da. Informazioa sortzeko, ikusteko, egituratzeko, antolatzeko eta ordezkatzeko erabiltzen da, eta helburua ikasketa-prozesuak, arazoak konpontzeko bideak, antolaketa eta erabakiak hartzeko prozesuak erraztea da. |
|
|
|
| IKASTAROA: INGURU-SEGURTASUNEKO KONPONBIDEEN ARKITEKTURA ETA DISEINUA |
| Xedeak: Inguru-sarearen segurtasunerako zenbait eremutarako arkitektura egokiena diseinatzea; horretarako firewall GNU konponbideak zenbait merkataritza-konponbiderekin konbinatuko dira; konponbide horien barruan firewall+Proxyren gaitasuna eta VPN urrutiko autentifikazioa eta Windows 2000/3 Direktorio Aktiborako sarbideko kontrolaren integrazioa eta lotura ditugu. |
|
|
|
| IKASTAROA: POSTA ELEKTRONIKOAREN KUDEAKETA KOMERTZIALA, TEKNIKOA ETA LEGALA. |
| Ikastaro praktikoa da batez ere. Ikastaro honen bidez tresna baten merkataritza-etekina hobetu nahi dugu, gaur egungo merkatu-ekintzetan asko erabiltzen den tresna baita. Posta elektronikoa baliabide gutxi dituzten enpresek erabiltzeko moduko komunikabidea da, baina, beste edozein jardueratan gertatzen den bezala, ahalik eta kudeaketa profesionalena egin beharko dugu etekinik lortzeko. |
|
|
|
| IKASTAROA: BILERA HOBEAK ORDENAGAILUAREKIN |
Xedeak:
- Bilera helburu bat edo batzuk lortzeko erreminta egituratu gisa ikustea eta egitea.
- Bilera berezien, proiektuetako bileren, epe finkoko aldizkako bileren edo epe finkorik gabeko bileren arteko desberdintasuna ezagutzea eta lantzea.
- Bileren eta batzordeen efikazia eta efizientzia hobetzeko teknikak ezagutzea eta abian jartzea, horretarako bilkuretan eta bilkuren artean ordenagailua erabiliko dugu.
- Ordenagailuak bilkuretan dituen funtzioak aztertzea: ordenagailu bakarra, zenbait ordenagailu, bertaratutako bakoitzarentzat bat, bilera birtuala. |
|
|
|
| GERTAKARIA: PROIEKTUAK KUDEATZEA OPEN SOURCE ERREMINTEKIN |
| Aurkezpen honek proiektuak kudeatzeko Open Source erremintak jakitera ematera du helburu; Microsoft Project-en aukera bat da. Horretarako zenbait kasu praktiko aurkeztuko dira. |
|
|
|
| IKASTAROA: web-analitika. Nola neurtu gure web-bisiten portaera |
| Bilatzaileetan marketin-kanpaina bat definitzerakoan (posizionatze naturala, organikoa edo klik bidezko ordainketa erabilita), behar-beharrezkoa da estrategia bat planifikatzea jarraipena egiteko eta zer gertatzen den neurtzeko, eta proiektuaren hasieran planteatutako helburuak zein neurritan lortzen ari diren jakiteko. Zorionez, zehatz-mehatz jakin dezakegu erabiltzaile batek gure webgunean zer egin duen eta zer egin ez duen. |
|
|
|
| GERTAKARIA: INNOSHOCK TAILERRA: JARRI BERRIKUNTZA ZEURE AGENDAN |
| Berrikuntzaren Agenda SPRIk sustatutako programa da; programa horrek euskal enpresen esku jartzen ditu berritzeko behar dituzten baldintza guztiak. Jardunaldi honetan azaldu egiten dute zer jarduera eskaintzen dizkien Berrikuntzaren Agendak EAEko ETEri, euskal enpresak gero eta berritzaileagoak izan dadila eta etengabe berritu dezaten lortzeko. |
|
|
|
| IKASTAROA: YAHOO! PIPES ETA ANTZEKO ERREMINTAK |
| Yahoo! Pipes linean lan egiteko erreminta grafiko interaktiboa da; erreminta honen bitartez web orrietatik zenbait datu atera eta manipulatu ditzakegu. Zenbait datu-taula, testu, komen bidez banatutako balio, feed, etab.en bidez, datuak sartu, ordenatu, zatitu, aldatu, mapetan ikusi eta beste zenbait gauza egin dezakegu programatzen jakin gabe edo web teknologiak (HTML, RSS, etab.) ezagutu gabe. |
|
|
|
| GERTAKARIA: ALFONS CORNELLÁ: BERRITZEKO TEKNOLOGIA |
Nor da Alfons Cornella:
Infonomiako sortzaile eta Presidentea. Infonomia erreferentziatzat hartzen da gaztelaniako berritzaileen sarean (14000 pertsona baino gehiago erregistratu dira eta 30000 bisitari bakar hilero). 16 liburu argitaratu ditu zientziari eta teknologia eta berrikuntzari buruz, baita ehunaka artikulu ere (ia 1000), teknologiek enpresa nola aldatu dezaketen azaltzeko. Herrialde honetako enpresa handi batzuen aholkularia da (enpresa horien guztien artean banku garrantzitsu guztiak daude), eta Espainian egoitza duten enpresa oso berritzaile biren Kontsulta Batzordean dago (Advisory Boards). Berrikuntzari buruz ematen dituen hitzaldi eta mintegien bidez urtero 10000 bat pertsonari bere ideiak eta esperientziak igortzen dizkio onenak nola berritzen duten gaiari dagokionez. Idatzitako azken liburuak "Futuro Presente: 101 ideas fuerza para entender la próximas décadas" eta "La Alquimia de la Innovación. Antonio Floresekin batera idatzi ditu. |
|
|
|
| IKASTAROA: TXOSTENAK SORTZEA OPENSOURCE ERREMINTEN BIDEZ |
XEDEAK
Bertaratuei report/txostenen sorrerarekin zerikusirik duten gaietan trebatzea. Txosten horiek sortzeko opensource erremintak erabiliko dituzte edozein sistema eragiletan. |
|
|
|
| NAZIOARTERATZEA. ELEANIZTASUNA KUDEATZEKO ERRONKAK |
| Informatikak, hizkuntzen teknologiak hain zuzen, eleaniztasun-egoera horiek egoki eta eraginkor kudeatzeko baliabideak eta erremintak eskaintzen ditu eta horiek erakustea da jardunaldiaren helburua. |
|
|
|
| GERTAKARIA: URRUNETIK SARTZEA. LAN EGIN EZAZU BULEGOAN IZANGO BAZINA BEZALA |
Merkatuen globalizazioa eta lehiakortasuna dela-eta, ETEak delegazioei beharrezko teknologia eta azpiegiturak eskaini behar dizkie delegazio horietan informazio-sistemak egoitza zentralean bezain eraginkorrak izan daitezen. Halaber, zenbait metodo ezagutaraziko ditugu mugitzen diren langileek edo eta kanpoko langileek aplikatu ditzaten edozein lekutan daudenean.
Hori dela eta, zenbait konponbide teknologiko eskatzen eta ezartzen ari dira behar horiek guztiak gauzatu ahal izateko, betiere enpresan eta enpresa horren ekonomian diren informazio-sistemen errendimendua edo kudeaketa kaltetu gabe.
Horrela bada, jardunaldi honek honako helburu hau du: ETEri zenbait teknologia eta lan-sistema jakinaraztea, zeinen bidez sareak kokapenetik kanpo daudenean eskaerei erantzun ahal izango dituzten egungo informazio-sistemetan kalterik sortu gabe eta egoitza zentraletan egiten duten eguneko lanaren bidez lortutako adina eraginkortasuna eta errendimendua lortuz. |
|
|
|
| Startp 2.0 eta Rob Malda |
Jardunaldi honetan web 2.0-ren esparruko estatuko zein nazioarteko guruek beren esperientziei buruzko azalpen eta kontakizunak eskainiko dizkigute.
Bestalde, www.startup2.eu lehiaketaren azken faseari ere ekingo zaio. Azken fase honetan, bertaratutako guztien eta gure epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira hautatutako web 2.0ko hiru proiektuak. |
|
|
|
| PROIEKTUAK OPEN SOURCE TRESNEN BIDEZ KUDEATZEA |
| proiektu bat modu optimoan planifikatzen, kudeatzen eta kontrolatzen ikastea, GanttProject, XPlanner, dotProject, Project-open eta abar bezalako Open Source tresnak erabiliz. |
|
|
|
| IEB2007 Informatikari Euskaldunen VI. Bilkura: Web 2.0 hemen |
| Jakina denez, web 2.0, teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak bilkurako parte hartzaileei azaltzeko aukera ere izango da |
|
|
|
| KONTRATAZIO LEHIAKETETAN PARTE HARTZAILE DIREN ENPRESENTZAT EUSKO JAURLARITZAKO KONTRATAZIO ELEKTRONIKOA |
| Ikastaroa lehiaketatan parte hartzeko eskaintzak prestatu eta zinatzen dituztenei zuzenduta dago eta, baita, beraiei laguntzen dien informatikariei ere. |
|
|
|
| Fakturazio Elektronikoa |
HELBURUAK
Faktura elektronikoak faktura tradizionalaren baliozkotasun berbera du, nola maila juridikoan nola zerga-gaiei dagokienez. Ez da zertan paperean kopiarik eduki behar.
Paperik ez erabiltzeak nabarmen murrizten ditu kostuak, fisikoki bidaltzen den fakturaren aldean. Prozesuetan abantaila handiak lortzen dira, kobratze-gestioak hobetzen dira eta fakturetara urrunetik sar daiteke.
Normalean faktura elektronikoak inbertsio handiak eskatzen dituela uste da, enpresa handiei dagokien kontua dela. Ordea, teknologia berriei esker, erakunde txikiek ere elektronikoki fakturatu dezakete, inbertsio txikia eginda edo batere egin gabe.
Mintegi honen helburua da enpresa txiki eta ertainei erakustea fakturazio elektronikoari etekina atera diezaioketela.
LAN METODOLOGIA
Mintegi honetan kontzeptu teorikoekin batera erakustaldi praktikoak egingo ditugu, sinadura prozesuak LAN sarean nola inplementatu ikusiko dugu eta gure inguruko enpresek izandako esperientzia arrakastatsuez hitz egingo dugu.
EMAITZAK
Partaideek fakturazio elektronikoaren prozesua euren enpresetan inplementatzeko behar dituzten ezagupenak eskuratuko dituzte.
Sinadura elektronikoaren bestelako aplikazioen berri ere emango da, aplikazio horiei esker enpresako prozesuak hobetzen baitira: nominak, kalitatea etab. |
|
|
|
| GERTAKARIA: SEGURTASUN ERAMANGARRIEN ETA APARATU MUGIKORREN ERABILERARI DAGOKIONEZ |
Gaur egun gero pertsona gehiagok erabiltzen dituzte ordenagailu eramangarriak eta aparatu mugikorrak, adibidez telefonoak edo ordenagailu txiki baten antzeko prestazioak dituzten PDAk.
Bada kontuan hartu beharreko mehatxua: ekipo horiek galtzea edo norbaitek lapurtzea eta, ondorioz, bertan dugun informazio guztia galduko genuke. Beraz, galdera edo lapurreta horren ondorioak gutxitu beharko genituzke. |
|
|
|
| GERTAKARIA: SARBIDE-KONTROLA: BIOMETRIA ETA KANPOKO GAILUAK APLIKATZEA |
Geure enpresako elementu guztien integritatea gordetzeko elementu garrantzitsuenetako bat segurtasun-sistema sendoa izatea da, eta zenbait galderari erantzuteko gai izan behar du sistema horrek, adibidez honako gai hauei: nork du geure konpainian edo hemengo eremu zehatzetara sartzeko ahalmena? Nola mugatu ditzakegu Informazio-sistemen sarrerak? Jakin dezaket zer sarbide egin diren eta nork egin dituen? Ba al dago pertsona bati zalantzarik gabe identifikatzeko gai den sistemarik?
Jardunaldi honen bitartez galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko gara. Modu teoriko eta praktiko baten bidez autentifikazio eremuak eskaintzen dituen aukerak azalduko dira, bai maila fisikoan (gure enpresako kokapen guztien sarbiderako), bai maila logikoan (geure informazio-sistemetarako sarbideak mugatzeko), eta horretarako puntu-puntako berritasun teknologikoak eta sistema-mota hauek integratzeak izan ditzakeen lege-inplikazioak azalduko ditugu. |
|
|
|
| IKASTAROA: Software errentagarriaren diseinua |
| Egitarau honen bidez modu praktikoan azalduko dira software produktuen kalitatean eragina duten software diseinuaren zenbait alderdi. Nola neurtzen duzu zure produktu teknologikoen kalitatea? Zure produktuetan islatzen dira negozioaren xedeak? Ba al duzu bezeroari zuzendutako garapen prozesurik? Zein hobekuntza eskaintzen ditu zure software produktuak errentagarriagoa izan dadin? |
|
|
|
| IKASTAROA: LINUX ZERBITZUAK WINDOWS INGURUNETAN MIGRATZEA ETA INTEGRATZEA |
Arazoa:
Gero eta sare-zerbitzu gehiago ditugu Linux sistemen bitartez (web aplikazioak, posta-zerbitzuak, web edukien eta atarien kudeatzaileak, etab.), eta zerbitzu horietan Windows sistemetako erabiltzaileak eta pasahitzak erabili behar ditugu. Arazo hori batez ere gure zerbitzuak Windows sistemetatik Linux sistemetara migratu behar ditugunean agertzen zaigu.
Hori dela eta, beharrezkoa da sare-zerbitzu horien autentifikazioa Windows inguruneekin integratzea gure esku ditugun zenbait aukeren bitartez (LDAP edo Samba); aukera bakoitzak zenbait abantaila eta zenbait eragozpen ditu. Halaber, Windows zerbitzariaren sistema eragilea Linux-era aldatu nahi izateak ondokoa ekartzen du berekin: zerbitzuen egituraren alde bat edo egitura osoa hasiera-hasieratik sortzen hastea. Migrazioko erremintei eta script delakoei esker, gehienetan automatikoki egiten da lan hori.
Xedea:
Migrazio-proiektuaren urratsak ezagutzea, aurreko planifikaziotik eta baldintzak finkatzen direnetik, diseinua, proba eta inplementazioa egin arte. Gainera beharrezko guztia ikasiko dugu Linux bidez gauzatutako sare-zerbitzuak dugun autentifikazio-egituran integratzeko. |
|
|
|
| GERTAKARIA: BERRIKUNTZAREN GILTZARRIAK: NEGOZIO-PROZESUAK ETA INFORMAZIOAREN TEKNOLOGIAK |
HELBURUAK:
Jardunaldiak negozio-prozesutan oinarritutako antolakuntza berriaren paradigmak azalduko digu, eta argitu egingo digu paradigma horrek zer nolako eragina izango duen (IKTi esker) antolakuntzen berrikuntzan.
Berrikuntza, beraz, jardunaldiaren protagonista da. Jardunaldi honetan negozio-prozesuen berrikuntzari ekiteko beharra dugula azalduko dugu -diseinatzea eta berriz diseinatzea- horrela bada, informazioaren eta komunikazioen teknologietan lortutako berrikuntzei egonkortasuna eta arrakastaren aukera emango diegu.
Jardunaldian Programa honetako aurreko bertsioaren ondorioz arrakasta izan duten zenbait esperientzi ikusiko ditugu, eta era praktikoan azalduko dugu zenbait enpresatan eta IKTen laguntzarekin nola definitu eta ezarri zituzten negozio-prozesuak hobetzeko benetako proiektuak.
Jardunaldiari honekin hasiera emango diogu 2007ko martxotik uztailera abian jarriko dugun beste esperientzi bati. Esperientzia honetan hainbat sektoretako Arabako enpresa batzuek parte hartuko dute negozio-prozesuak berritzeko beste ekimenen batean. |
|
|
|
| GERTAKARIA: SEGURTASUNA POSTA ELEKTRONIKOAREN ERABILERARI DAGOKIONEZ |
Deskribapena:
Posta elektronikoa gaur egun lan-eremuan gehien erabiltzen dugun komunikazio-metodoa da.
Badu erraz gainditzeko modukoak ez diren zenbait ezaugarri: azkartasuna, malgutasuna eta kostu txikia. Baina bidaltzailearen egiazkotasuna, mezuaren osotasuna eta horren konfidentzialtasuna ondokoarekin konparatu ditzakegu: gutunazalik gabe bidalitako eta bidaltzaileari buruzko datuak mekanografiatuak dituen postala.
Postal bat bidaliko al genuke presazko gai konfidentzial baten kasuan?
Helburuak:
Segurtasunaren eremuan posta elektronikoak dituen puntu ahulak ezagutzea eta modu seguruan erabiltzen ikastea, betiere mezuen osotasuna eta egiazkotasuna eta konfidentzialtasuna (beharrekoa denean) bermatuz; halaber, zenbait teknika aplikatzen ikasiko dugu zabor-posta edo SPAM izenekoak gutxitzeko. |
|
|
|
| IKASTAROA: WEB 2.0 ENPRESETAN |
| Web2.0 definizio horretan barnean sartzen dira blogak, podcast, bideocast, jarioak, wikiak, etab. Trestna berri hauek enpresentzako aukera berriak ekartzen dituzte bezeroekin harremana lortu, beraien marka edo produktuak izaten ari den harrera aztertu, publizitatea egiteko era berriak etab. Horiek dira hain zuzen ere jorratuko ditugun gaiak. |
|
|
|
| IKASTAROA: MAKINA BIRTUALAK KONFIGURATZEA ETA KUDEATZEA |
Nori zuzendua:
Makina birtualak konfiguratzen eta erabiltzen ikasi nahi duten erabiltzaileak
Helburuak:
• Makina birtualak instalatzea eta konfiguratzea hainbat sistema eragiletan
• Makina birtualak sortu, aldatu eta erabiltzea
• Makina birtualen funtzionamendua optimizatzea
• Makina birtualen sare-aukerak konfiguratzea
• Makina birtualak ihardestea
• Birtualizatze-produktu nagusien ezaugarriak ezagutzea: VMWARE, XEN eta MS Virtual Server |
|
|
|
| IKASTAROA: BUSINESS INTELLIGENCE-N APLIKATUTAKO ENPRESA-REPORTING |
Xedea:
Enpresen informazio-beharrei erantzuteko arrakastaren giltza, informazio hori une egokian, modu egokian eta pertsona egokiaren bitartez eskuratzean datza.
BI (Business Intelligence) eta BPM (Business Preformace Management) izeneko industriak aldatzen doaz etengabe. Merkatuak konponbide sorta handia eskaintzen du, eta enpresak horiek guztiak ezagutu behar ditu; horrela bada, ikusiko du zein den bere beharrei hobeto egokitzen dena.
Ikastaro honen helburua bertaratuei Datawarehouse erabiltzeko aukerak erakustea da, ohiko ekoizleek zein software libreko ekimen berriek eskaintzen dituztenak. |
|
|
|
| GERTAKARIA: ERP ERREMINTAK SOFTWARE LIBREAREKIN |
Gaur egun software librea dagoeneko errealitatea da sistema eta zerbitzu telematikoen alorrean. Hala ere, zenbait ohiko eremutan, adibidez enpresa-kudeaketan edo enpresa-administrazioan, oihartzun txikiagoa du.
Software libreko ERP erreminten artearen egoera zabaltzea du helburu jardunaldi honek, baita bertaratukoak erremintak horiek sakonago ezagutzeko aukera ematea ere. Hori dela eta, software libreko ERP sistemetako 4 konponbide oso eta hasi berri erakutsiko dira, horietako bakoitzaren abantailak, akatsak eta ezaugarriak aztertuz. |
|
|
|
| GERTAKARIA: INFORMATIKA-SISTEMAK BIRTUALIZATZEA |
Gure enpresan, zenbat informatika-ekipori ez diegu behar bezalako etekinik ateratzen? Hazkundea dela-eta, gure informatika-parkea gehiegi hazi da eta ez da erraz kontrolatzeko modukoa? Beste zerbitzu bat integratu nahi dugun bakoitzean hardware edo software berri bat erosi behar izaten al dugu?
Jardunaldi hauen bitartez galdera horiek guztiak eta beste batzuk erantzuten saiatuko gara. Modu praktikoan zein teorikoan azalduko dugu informatika-sistemen birtualizazioaren eremuak zer aukerak eskaintzen dizkigun bai gure parkea optimizatzeko, bai gastuak nabarmenki gutxitzeko; horrela bada, etorkizunean aurreztuko dugu hardware eta software berrien erosketa dela-eta. |
|
|
|
| IKASTAROA: XHTML ETA CSS MAKETAZIOA |
HARTZAILEAK:
Weben garapen lanetan dabiltzan diseinatzaile grafikoak eta beren lan metodoa aldatu eta estandarrei egokitu nahi zaizkien web garatzaileak; beren prestakuntza osatu nahi duten eta web irisgarritasuna lantzen ari diren garatzaileak. |
|
|
|
| GERTAKARIA: LEGERIA ETA INFORMAZIO-TEKNOLOGIAK ENPRESAN |
| Datu-tratamenduaren alorrean Espainiako legeria murriztaileenetako bat da. Azken urte hauetan onetsitako legeekin, enpresak derrigorrez bete beharreko neurri gehiago dituzte. Jardunaldi honetan enpresako informazio-sistemetan, ikuspuntu praktikotik, eragina duten legeak birpasatuko ditugu. |
|
|
|
| IKASTAROA: WEB ORRIALDEEN DISEINU ERABILERRAZA |
| Bertaratukoek web orrialdeak egiteko behar dituzten ezagutzak menperatuko dituzte, betiere W3C (WAI jarraibideak) delakoaren erabilerraztasunaren irizpide unibertsalak kontutan izanik. |
|
|
|
| Pekka Himanen, Pekka Himanen, Teknologia eta berrikuntza bilatzea |
Pekka Himanen doktorea da (Helsinkiko Unibertsitatea), filosofoa, ikertzailea eta “Informazioaren eta jakintzaren aroan” aditua.
Himanen doktoreak aktiboki parte hartzen du Informazio Gizarteko garapen politiketan, ez bakarrik Finlandian baita ere beste herrialde batzuetan, eta mundu osoko enpresen aholkulari izan da (Nokiarentzat esaterako). Informazio Gizartearen Plan Estrategikoa amaitu berri du Finlandiako Legebiltzarrarentzat.
Hainbat liburu idatzi ditu eta hauxe da ezagunena: Hackerraren etika eta informazio aroaren espiritua. Himanen-ek hackerraren etikaren oinarri eta ondorioak aztertzen ditu liburu honetan. |
|
|
|
| Lurreko Telebista Digitala: komunikazio - eredu berriak |
INTERAKTIBITATE-eredu berriak:
Lurreko Telebista Digitalak telebistaren kontzeptua irauli du soinuareneta irudiaren kalitatea hobetuz, baina batez ere, erabiltzailearen pertsonalizazioa eta parte-hartzea orain arte ezagutu gabeko mailetara handituz.
NEGOZIO-eredu berriak:
Jardunaldi honetan ez dira herritarrentzako abantailak bakarrik aurkeztuko. Operadoreentzat, edukien garatzaileentzat, kateentzat, iragarleentzat. negozioa egin eta garapen ekonomikoa izateko sortu diren aukeren mundu berriari buruzko jardunaldi informatiboa izango da.
Esperientzia berriak:
Etorkizuneko komunikazioan lehendabiziko urratsak egin dituzten hainbat herrialde, gobernu edo katetako eragileek beren esperientziak kontatuko dituzte. |
|
|
|
| IKASTAROA: SUGARCRM, CRM LIBREA |
Ikastaroaren helburua bertaratukoei zenbait ezagupen ematea da, Enpresa Txiki eta Ertainetan merkataritza-prozesua hobetzeko tresna eta horren instalazioa eta administrazioa eskaintzeko.
SugarCRM CRM (Bezeroekiko Harreman Kudeaketa) libreko erreminta da, ohiko merkataritza-kudeaketarako genituen beste sistema batzuen (adibidez SALESFORCE, MICROSOFT CRM, etab.) ordezkoa da. |
|
|
|
| IKASTAROA: ADWORDS BIDEZ PUBLIZITATE-KANPAINA MODU EZIN HOBEAN KUDEATZEA |
Ikastaroa batez ere praktikoa da, eta ikasle bakoitzak bere publizitate-kanpaina egin ahal izango du kanpainaren bizi-zikloaren alderdi guztiak kontuan izanik: kanpaina aurretik, kanpaina egiten denean eta kanpainak irauten duen bitartean. Horretarako, Google-k eskaintzen dizkigun trenez gain, beste elementu osagarri batzuk ere erabiliko ditugu, kanpaina egokia egiten lagunduko baitigute. Horrela bada, zenbait galderei erantzuteko gai izango gara, adibidez, zein diren nire kanpainaren funtseko alderdiak?, zer informazio, produktu edo zerbitzu saldu nahi ditut?, nola garatzen doa kanpaina?, zer helburu lortuko ditut?, nola jokatzen dut konpetentziaren aurrean?, etab. Ikastaroaren jarraipenerako ez ditugu informatika-programazioari buruzko ezagupenik behar. Honako helburu hauek izango ditugu tailer honetan:
• Google adwords bidez publizitate-kanpaina egiteko gai izatea.
• Kanpainan garatu beharreko funtsezko alderdiak aztertzea.
• Euskarri-erremintak sortzea Informazio gehigarri eta erabilgarria sortzeko.
• Kanpaina monitorizatzeko gai izatea, eta lortutako datuen arabera, beharrezko aldaketak egitea. |
|
|
|
| GERTAKARIA: CRM ERREMINTAK MERKATARITZA-PROZESUAK HOBETZEKO |
Hain lehiakorra eta anitza den merkatuan ez da nahikoa merkataritza-ekipo egokia edo produktu ona izatea. Gero eta bezero gehiagok nahi dute arreta pertsonalizatua jasotzea, eta behar horren ondorioz enpresak egiten duen merkataritza-lana neurtzeko, kudeatzeko eta eraginkor bihurtzeko gai diren zenbait erreminta agertu dira.
Jardunaldian 3 konponbide azalduko ditugu, merkatuan nagusitzen dira, bakoitza bere eremuan, eta gaian aditu diren 3 enpresak azalduko dizkigute konponbide horiek. Horretarako, azaldu egingo dizkigute erreminten ezaugarriak eta aplikazio praktikoa –ezartzeko zenbait adibideren bitartez. |
|
|
|
| IKASTAROA: SSLREN BIDEZ ETA OPENVPNREKIN VPN KONEXIOAK KONFIGURATZEA |
HELBURUAK: SSL tunelak finkatzea ekipoen arteko VPN konexio zifratuetarako, OpenVPN software konfiguratuz.
NORI ZUZENDUA: Sare-administrariei, Segurtasuneko Arduradunei eta Teknikari Informatikoei.
BALDINTZAK: TCP/IP eta Networking-i buruzko ezagupenak. |
|
|
|
| GERTAKARIA: NOLA HOBETU MERKATARITZAKO ERAGIKETETAKO ETA ONLINE BANKUKO SEGURTASUNA |
Gero eta Merkataritza Elektronikoko eta Online Bankuko eskaintza gehiago eta mota-askotakoak agertzen zaizkigu. Hornitzaileek zenbait konponbide teknologiko inplementatzen dituzte segurtasuna bermatzeko, baina iruzurreko saioak hor daude, eta gehienetan iruzurrak gertatzen dira erabiltzaileak ez dakienean zer nolako arau jarraitu behar dituen.
Eraso ohikoenak nola egiten diren ezagutuz gero, erabiltzaileak, zenbait prozedura errazaren bidez, eraso horien arrakasta saihestu ahal izango du. |
|
|
|
| Blogak eta lankidetza tresnak enpresarentzat |
| Blogak dira une honetan gehien hazten ari diren interneteko guneak, izan ere, blogen kopurua bikoiztu egiten da bost hilean behin. Jendeak gero eta interes handiagoa ageri du blogekiko, eta batez ere, blogak marketin tresna (Googlen duen kokapena, marketin birala) gisa izan dezakeen erabilerarekiko. Nolanahi ere, blogak barne kudeaketarako eta berrikuntzarako tresna gisa ere erabil daitezke. |
|
|
|
| IKASTAROA: OPEN-XCHANGE, SWKO TALDE-LANEKO ERREMINTAK |
Ikastaroak enpresaren barruan groupware edo Open-Xchange talde-lanerako erremintak instalatzen eta erabiltzen irakastea du helburu.
Open-Xchange talde-lanerako beste aukera bat da gainontzeko konponbideen aurrean, adibidez Microsoft Exchange, Lotus Notes ...
Software libreko proiektu horren arkitektura zein jatorria, oraina eta geroa aztertuko dugu. Gainera, hausnarketa egingo dugu integratzeko aukerei buruz.
Open-Xchange eta talde-lanerako beste tresna batzuen arteko konparazio funtzionala eta kostuen konparaketa egingo dugu.
Ikastaroa amaitzerakoan, CDa emango dizuegu dokumentazio guztiarekin eta beharrezko software osoarekin. |
|
|
|
| IKASTAROA: AGINTE-TAULA INTEGRALARI BURUZKO TAILERRA |
Helburuak:
Jardunaldira etorritakoei enpresaren estrategia taxutu, garatu eta kontrolatzerako orduan onura handiak dakartzan metodologia baten hastapenak erakustea.
Antolakundeen estrategia garatzeko eta kontrolatzeko prozesuak optimizatzeko IKTetan oinarrituta dauden soluzioen berri ematea.
EFQM Bikaintasun Ereduak estrategia zehazteko eta garatzeko xedatzen dituen planteamenduentzako soluzio eraginkorra ematea.
Enpresetan dauden adierazle-sistema desberdinei buruzko ikuspegi bateratzaile bat ematea (kudeaketa kontrola, kalitate sistemak, ingurumen sistemak, etab.), eta sistema horiek lehentasun estrategikoekin lerrokatzea. |
|
|
|
| Tim O'Reilly Hitzaldia Gasteizen |
Profila
Tim O’Reilly, O’Reilly Mediako fundatzailea eta CEO, munduko informatika-liburuen editore hobetzat hartzen dute. SW librearen eta estandar irekien eta jabetza intelektualeko legeen erabilera egokienen defendatzaile ekintzailea da. Berari atxikitzen zaio “Web 2.0” kontzeptuaren egiletasuna.
Interneten gertatzen ari diren azken aldaketen guru eta erreferente nagusietako bat da Tim. Bere “The O’Reilly Radar” weblog gehien erabiltzen direnen artean dago teknologiaren azken joerak eta ideia berriak aurkitzeko.
Timek bere enpresaren alde egiten du ez soilik argitaletxe edo IKTren eremuan egiten diren ikuskizun eta hitzaldi garrantzitsuenen antolatzaile bezala, teknologiaren transferentzi enpresa balitz bezala, zeinaren eginkizuna “mundua eraldatzea baita berritzaileen ezagutza zabalduz”. |
|
|
|
| IKASTAROA: NEGOZIAKETA ERAGINKORRERAKO TEKNIKAK IKT ZERBITZUEN KUDEAKETAN |
Helburuak:
• Gatazkak konpontzeko orduan negoziaketaren funtzioa ulertzea.
• Negoziaketan puntu sendoak eta ahulak aztertzen jakitea, bai eta negoziazioa prestatzea, gidatzea eta ixtea ere.
• Bezero- aholkulariaren jarrera ezberdinen arrazoiak aztertzea ondoren kudeatu ahal izateko.
• IKT zerbitzuak emateko edo merkaturatzeko, negoziazio-prozesuak konpontzeko bideak ezagutzea. |
|
|
|
| GERTAKARIA: GARAPEN PLATAFORMEI BURUZKO KONPARAZIO: .NET, J2EE, LAMP |
Helburuak:
Merkatuan gehien erabiltzen diren garatzeko plataformen ezaugarri nagusiak ezagutaraztea, adibidez J2EE, Microsoft .NET eta Software Librea (LAMP). Gainera plataforma guztien konparaketa egingo dugu zenbait alderdi kontuan izanik: segurtasuna, fidagarritasuna, euskarria, etab.
Nori zuzendua:
3 garapen-plataformen arteko ezberdintasunak, abantailak eta desabantailak ezagutu nahi dituzten proiektuen buruak, Analistak eta programatzaileak. |
|
|
|
| IKASTAROA: APLIKAZIOAK GARATZEA GOOGLEKO WEB TOOLKIT-EKIN |
Googlek duen doaneko erreminta “Web Toolkit” bidez mahaigainaren aplikazioak sor ditzakegu eta modu erraz eta azkarrean web gisa garatu.
Emaitza oso landua izan daiteke, adibidez Google Maps, Google Spreadsheets, Calendar, Gmail... etab.en antzera, baina ez dugu Interneteko berezko hizkuntzetaz arduratu behar (HTML o Javascript), bakarrik JAVA aplikazioak garatzeko erreminta izan behar dugu kontuan. |
|
|
|
| GERTAKARIA: NOLA KUDEATU GOOGLE ADWORDS-EKO PUBLIZITATE-KANPAINA |
Helburua:
Internet marketingeko erremintarik indartsuena da modu eraginkorrean erabiliz gero, publiko objektibora iristen denean, testuinguru eta une egokienean eta modu ez intrusiboan.
Bertaratukoei zenbait erreminta eskaintzea iragarleak testuinguru-publizitatean (edukien arabera sailkatutako publizitatea) oinarritutako kanpaina eraginkorra kudeatu dezala.
Gainera marketingak Internet-en izan duen garapena ere aztertuko dugu, bazterketarik egiten ez duen bannerretatik testuinguru-publizitateraino, inprimatzeagatik ordaintzetik klik egiteagatik ordaintzeraino, etab. |
|
|
|
| IKASTAROA: GOOGLE UTILITATEAK WEB GUNEAK HOBETZEKO |
| Googlek zenbait erreminta eskaintzen digu WEB gune aurreratuenak, eraginkorrak eta hobeto indexatutakoak sortu ahal izateko. Ikastaro honetan web guneak garatzeko utilitate interesgarrienak landuko ditugu; Google Maps, Google SiteMaps eta Google AJAX Search. |
|
|
|
| GERTAKARIA: IKT ZERBITZUEN NEGOZIAKETA |
Jardunaldiaren helburuak:
. Negoziaketari buruzko eta merkaturatzeko eta IKTrekin lotura duten zerbitzuak emateko eremuan izan dezakeen eraginari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea.
. Bertaratuko pertsona bakoitza zer negoziatzaile-motakoa den ezagutzea. Bezeroari zuzendutako enpresa izateak duen garrantziari buruz sentsibilizatzea.
. Bezero teknologikoaren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutzea. Negoziaketaren urratsak eta urrats bakoitzean kontuan izan beharreko faktoreak ezagutzea. |
|
|
|
| GERTAKARIA: Chris Anderson. Long tail: negozio eredu berri baten isats luzea |
Chris Anderson Wired Magazine aldizkariko erredakzio-burua eta The Long Tail izenburuko artikuluaren egilea da,artikulu hau 2004ko urrian argitaratu zen lehenbiziko aldiz Wired aldizkarian, eta liburu bihurtu zen 2006ko uztailaren 11n.
Chris Anderson Berkeley-n (Kalifornia) bizi da. 2001. urtearen erditsuan hartu zuen bere gain Wired aldizkariko zuzendaritza, lehenago zazpi urtez jardun zuen The Economist agerkarian Londresen, Hong Kongen eta Nueva Yorken, bertan hainbat kargutan aritu zen, teknologia saileko erredaktore eta AEBetako finantza saileko erredakzio-buru, besteak beste.
The Long Tail edo "isats luzea" esamoldea Chris Andersonek sortu zuen, Clay Shirky-ren "Power Laws, Weblogs and Inequality" izenburuko saiakera famatuan inspiratuta, bertan azaltzen delarik blog bakan batzuek biltzen dituztela esteka asko eta asko, eta beste hainbat milioi blog-ek osatutako "Long tail" edo "isats luze" horretakoek berriz oso lotura gutxi dituztela. Anderson bere teoria garatzen hasi zen, eta azkenik artikulu bat argitaratu zuen Wired aldizkarian 2004ko urrian. Artikulu horretan "Isats luze" horrek egungo eta etorkizuneko negozio ereduetan dituen ondorioak azaltzen ditu Andersonek. Andersonen iritzian eskari txikiko eta salmenta gutxiko produktuek, oro har, egungo salmenta lider urriekin lehiatzeko eta bai haiei gailentzeko moduko merkatu kuota izan dezakete, baldin eta salmenta edo banaketa bidea behar bezain zabala bada.
Internetek eta ingurune digitalak aldatu egin dituzte banaketako legeak eta merkatuko arauak. Teknologia berriei esker biltegiratze eta banaketa kostuak murriztu daitezke, horregatik negozioa ez da oinarritu behar dagoeneko produktu arrakastatsu gutxi batzuetan, salmenta handienekoetan, alegia. Bi merkatu daude: bata produktu gutxi batzuek ematen duten errendimendu handian oinarritutakoa, eta bestea, aurrekoa bezain handia edo are handiagoa izan daitekeena, produktu askoren salmenta txikiak batze edo metatzean oinarritutakoa. |
|
|
|
| IKASTAROA: GOOGLE UTILITATEAK WEB GUNEAK HOBETZEKO. |
| Googlek zenbait erreminta eskaintzen digu WEB gune aurreratuenak, eraginkorrak eta hobeto indexatutakoak sortu ahal izateko. Ikastaro honetan web guneak garatzeko utilitate interesgarrienak landuko ditugu; Google Maps, Google SiteMaps eta Google AJAX Search. |
|
|
|
| IKASTAROA: GOOGLE ANALYTICSI PROBETXU HANDIAGOA ATERATZEKO MODUA |
| "GOOGLE ANALYTICSI PROBETXU HANDIAGOA ATERATZEKO MODUA" ikastaroaren Weblog-a. |
|
|
|
| GERTAKARIA: SEGURTASUN AUDITORETZA ETA HACKING ETIKOA |
Helburua:
Informazio sistemen segurtasunari buruzko oraingo egoera eta etorkizuneko joerak ezagutzea. Hacking etikoan oinarritutako metodologia eta teknikak aurkeztuko dira; teknika hauek oso lagungarriak dira segurtasun auditoretzak egiteko orduan.
Azalpena:
Jardunaldi honetan erakutsiko da hacking etikoan oinarritutako teknikek lagun dezaketela informazioaren segurtasunaren kudeaketa sistemen etengabeko hobekuntza prozesuetan. |
|
|
|
| IKASTAROA: INTERNET BIDEZKO PERTSUASIOA: ERABILTZAILEAK BEZERO BIHURTU |
Zenbait praktikaren bidez erabiltzaileak internet bidez bezero bihurtzen erakustea du helburu.
• Erosketa prozesua ulertzea salmenta prozesua diseinatzeko
• Erosleen profilak eta nola konbentzitu: kezkak, interesak, mesfidantzak, zalantzak.
• Orrialde bakoitzean ekiteko online kokagunean sortzea.
• Arrakastaren giltzak online presentzia handitzeko.
• Nola presionatu erabiltzaileen erabakiak.
• Pertsuasioaren elementu eta pertsona guztiak idaztea.
• Konbertituko direla bermatzeko diseinua.
• Denbora errealean metrika garrantzitsuenak monitorizatzea |
|
|
|
| IKASTAROA: INTERNET MARKETING-BALIABIDETZAT. NOLA AGERTU BILATZAILEEN LEHEN POSTUETAN? |
Internet da marketing-baliabiderik indartsuena, eraginkortasunez erabiltzen bada; hau da, xede-taldeari testuinguru eta une egokietan bidezkotasunez heltzen bazaio.
Ikastaro honek helburu argia du: bilatzaileen bidez, ikasleak marketingaren munduan sartzea, eta, bereziki, Google bilatzailea ongi ezagutzea, Interneteko marketingaren baliabide nagusietako bat da-eta. |
|